Neurketa ia osoan zehar aurretik mantendu dira markagailuan Eskoriatzakoak, baina Cafes Aitonak ez dio aurpegia galdu partidari, eta etxekoek ezin izan dute aldea erraz handitu. Eskoriatzako entrenatzaileak jarrera eskatu die behin eta berriro aulkitik jokalariei, eta azken uneetan lortutako bi hirukok erabaki dute norgehiagoka. Azken emaitza 42-41ekoa izan da.