Aresko Saskibaloi Eskolak antolatutako Gabonetako campusa izan da aste honetan. Martitzenean hasi zen, eta bihar eguerdian amaituko da. Iaz baino gazte gutxiago egon arren, 2005ean eta 2006an jaiotako neskak gustura aritu dira campusean. Gainera, Izar Bedia Eskoriatzako jokalari ohiak saskibaloiaren inguruko azalpenak eman dizkie gaztetxoei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.