Lete, Apotzaga, Marin eta Alabitako parke naturaleko postuak garbitu zituzten. Zaborra eta kartutxoak jaso zituzten, guztira sei poltsa. Hala ere, Aldaype elkarteko Gerardo Canterak azpimarratu du mendia garbi dagoela: "Esan beharra dago ibili ginela ehiza postuak eta inguruak garbitzen, baina oso txukun zegoela. Mendiaren egoera aztertzea da ekimen honen asmoa. Dena den, zaborra jaso arren, aurretik kontzientziatu behar dira ehiztariak eta mendian ibiltzen diren guztiak mendira goazenean, garbi utzi behar dugula, hala, ez dagoelako garbitu beharrik".