Brindisa egin eta Eskoriatzako kaleetatik zehar hasi zuten lasterketa korrikalariek. Kalean hotz, baina giro beroak eta umoretsuak batu zuen lasterketa. Hainbat bira eman ostean, milia bat geratzen zenean, Manuel Muñoz Milia jokatu zen, eta irabazlea, Juan Maria Poza (4:48:50) izan zen gizonezkoetan, emakumezkoetan, berriz, Nerea Baena (6:02:68) izan zen azkarrena.