Eskoriatzako saskibaloi taldeko neska kadeteak Askatuak Cup txapelketa jokatzen ari dira

Imanol Beloki Unamuno 2016ko abenduaren 29a

Eskoriatzako saskibaloi taldeko neska kadeteak.

Askatuak Cup izeneko txapelketa antolatu dute aurten Donostiako Askatuak Saskibaloi taldekoek. Martitzenean hasi zen txapelketa, eta gaur arte iraungo du. Guztira, kadete mailako 32 taldek hartu dute parte bertan saskibaloiaz disfrutatzeko asmoz. Eta, Eskoriatzako saskibaloi taldeko neska kadeteak ere bertan ari dira jokatzen. 

Dagoeneko, Joviat (Katalunia), Oiarso eta Easo taldeen aurka jokatu dute eta gaur, Gasteizeko Araski taldearen aurka 32-28 garaitu dute. Lander Goikoetxea Eskoriatza Kirol Elkarteko zuzendari teknikoak, Joviat taldearen aurka jokatutako partiduan ateratako argazki galeria egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak