2008an sortutako Bacon Maiden taldea, hiru urteko isilunearen bueltan, berriro igo zen atzo agertokira Eskoriatzako Alex Regaño, Drop! taldeko bateria-jotzaile berriarekin. Gainerako musikariak berdinak izan ziren: Jon Garcia eta Iñigo Zubizarreta gitarra-joleak, Borja Hernandez baxu-jolea eta Aitor Aguirre ahotsa.
Lagun arteko proiektu bezala sortutako taldeak ondo pasatzeko helburuaz sortu zirela adierazi zuten, eta entzuleei hori transmitituz, hauek ere halaxe pasa zuten. Besteak beste: The Tropper, Doctor Doctor, Prowler… bezalako abesti mitikoak entzuteko aukera izan zen bertan.
Aurrera doa egitaraua
Abenduaren 25ean, Petti musikari beratarra izan zen oholtzan. Bere ahots sendoarekin eta gitarra akustikoaren laguntzaz emanaldi ederra eskaini zuen. Hurrengo emanaldia, berriz, Paulie & The Wood String taldeak eskainiko du urtarrilaren 7an, 23:00etan. Honen ostean, aldiz, Skovers Eskoriatzako taldeak itxiko du egitaraua urtarrilaren 14ean, 23:00etan emango duen kontzertuarekin.