Abenduaren 25ean, 20:00etan, Petti, abenduaren 28an, 22:00etan, Bacon Maiden, urtarrilaren 7an, 23:00etan Paulie & The Wood String eta azkenik, Skovers talde eskoriatzarra urtarrilaren 14ean, 23:00ean.
Domekan, Petti
Petti musikari beratarrak emango dio hasiera egitarauari domeka honetan. Abeslari eta gitarra-jotzaileak amerikar sustraiak dituen rocka egiten du; folk blues eta folk-rock estiloko kantuak eskainiko ditu, eta taula gainean bakarrik egongo den arren, bere ahots gogorraren indarra nahikoa izango du entzuleak txunditzeko.