Arratsaldean, berriz, Jose Arana zaharren egoitzan gabon kantak abestuko dituzte herritarrek, eta 18:00etan egingo da Apotzaga auzotik jaitsiko diren Olentzeroren eta Mari Domingiren ongietorria. Haien jaitsierarekin batera, txistulari eta soinu joleekin batera, kalez kale ibiliko dira, eta herritarrek kantuz lagunduko diete. Honako ibilbide hau egingo da: Intxaurtxueta, Gaztañadui, Olazar, Dorleta, Aranburuzabala, Jose Arana eta Herriko Plaza.
Honekin batera, Gabon egunean, herritar guztiak euskal jantzi tradizionalak janztera animatu nahi ditu Eskoriatzako Udalak.