Astelehenean, abenduaren 26an, igerilekuan puzgarriak izango dira 17:00etatik 20:00etara bitartean. Bazkide direnek bi euro ordaindu beharko dute bertara sartzeko eta bazkide ez direnek, berriz, hiru euro. Horrez gain, martitzenean eta eguaztenean 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara jolas-parkea egongo da zabalik Manuel Muñoz kiroldegian.
Bonoak eskuragarri
Igerilekuko puzgarrietara eta bi egunetan parkera joan nahi duenak hamar euroko bonua lortu dezake. Bestalde, egun baterako bonuak bost euro balioko du.
Parkean: puzgarriak, tailerrak, ohe elastikoak, Wii eta Xbox kontsolak… egongo dira. Hainbat begirale izango dira bertan, baina Udalak gurasoei eta laguntzaileei eskatzen die taberna inguruan edo harmailetan egoteko. Horrela, begiraleen lana errazteko eta parkean umeek leku handiagoa izan dezaten.