2016/12/25 20:00

Musika

Kontzertuak: Inkernuk hamahiru urte

Kontzertuak: Inkernuk hamahiru urte
Inkernu taberna, Eskoriatza

13 urte 1000 historixo lelopean, egitarau zabala aurkeztu dute Inkernun abendurako eta urtarrilerako, urteurren ospakizun jaiari segida emateko asmoz.

Lau emanaldi

Abenduaren 25ean, 20:00etan Petti musikari beratarra izango da oholtzan. Abenduaren 28an, 22:00etan, berriz, Bacon Maiden talde arrasatearrak, Iron Maiden taldearen heavy metal bertsioak egingo ditu.
Urtarrilean, 7an, 23:00etan, Paulie & The wood string taldeak –gitarra akustikoa, bateria eta txeloa– emango du kontzertua eta egitarauari itxiera emateko, Skovers Eskoriatzako taldeak urtarrilaren 14ean, 23:00ean eskainiko du kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak