Errege-opilak egiteko ikastaroa abenduaren 20an, kultura etxean

Imanol Beloki Unamuno 2016ko abenduaren 15a

Talo masa eta talogintza ikastaroak izandako arrakastaren ostean, Gabonetarako errege-opilak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du Eskoriatzako Udalak. Abenduaren 20an 18:00etan izango da kultura etxean, eta izena emateko azken eguna astelehena, abenduaren 19a izango da. Izena eman nahi duenak, kultura etxera joan beharko du, edo bertara deitu, 943 71 46 88 telefono zenbakira.

Plaza mugatuak izango dira eta errege-opilak egiten ikasi  nahi duenak bost euro ordaindu beharko ditu. Ikastaroa Bizkaiko Gordexola herriko enpresa batek emango du eta euskaraz izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak