Giro epel eta intimo batek besarkatu zuen Inkernuko publikoa, atzo Izaki Gardenak taldearen emanaldi akustikoan. Orduan hasi zen kontzertua, eta dozena erdi bat kantu jo zituzten; gehienak euren azken lanekoak. Hala ere, euren beste lanetako abestiak ere entzun ziren, baita Mikel Laboaren Gure Bazterrak kantuaren bertsioa.
Kontzertua amaituta, publikoa ez zen guztiz ase eta Jon Basaguren bera irten zen oholtzara beste bi kantu jotzera. Duda barik, emanaldi berezia izan zen atzokoa, Inkernu tabernaren hamahirugarren urteurrena borobiltzeko.