Oinezkoen pasoan bi elementu garrantzitsu jarriko dituzte: batetik, botoia izango duen semaforoa jarriko dute, eta oinezkoak, arrisku barik pasako dira alde batetik bestera. Bestalde, oinezkoen babesguneak jarriko dituzte, autoen abiadura murrizteko helburuarekin.
Gainera, errepide zati bat handitu egingo dute goranzko norabidean, eta espaloia egingo dute. Bestalde, bidegorria luzatuko egingo dute pixka bat, Kuatruenako etxeak hasten diren zatiraino. Guztira, 80.000 euroko aurrekontua dute lanek, eta hilabete inguru iraungo dute. Ordura arte, bi semaforo jarri dituzte zirkulazioa erregulatzeko.
Beharrezko neurria
Eskoriatzatik Kuatruena urbanizazioraino bidegorria dago eta alde batetik bestera jendea pasatzen da. Bertatik autoak abiadura handiz pasatzen dira eta oinezkoen segurtasuna arriskuan jartzen da. Eskoriatzako Udalak egindako hiri-berritze planean herritarrek egindako proposamenetako bat da ekimen hau.
Bi semaforo gehiago
Aurrera begira, erabaki gabe dagoen arren, Udalak, Gastanaidi baserri ondoko Santa Columba baseliza aurrean, GI-3310 errepidean ere jarriko du semaforoa, autoen abiadura murrizteko eta oinezkoen pasoa egoteko.
Horrekin batera, eta arrazoi beragatik, Marulandako bidegurutzean ere jarriko dute semaforoa.