Horretarako eguna abenduaren 15a, eguena, izango da. LED teknologia daukaten argiak piztuko dituzte, 18:30etan, argindar kontsumo minimoa daukatenak. Horren aurretik, 17:00etan, haurrentzako tailerrak izango dira Herriko Plazan. Ondoren, 18:00etan, txokolate-jana egingo da, eta, horretarako, nork bere edalontzia eramatea gomendatzen da. 18:30etan izango da esperotako argien piztuera, eta, horrekin batera, Willy Pomperren ikuskizuna izango da. Ikuskizun horrekin umeek disfrutatuko dute gehien; izan ere, xaboi-burbuilak egingo dituzte, forma eta mugimendu ezberdinak eginda.
Ekitaldi guztiak Herriko Plazan egingo dira, baina, euria egiten badu, Joseba Iñurrategi pilotalekuan egingo dituzte.