Hainbat ekintza izan ohi dira urtero, eta parkean egin beharko diren begirale lanak egiteko ezinbesteko bi baldintza jarri dituzte: batetik, euskara jakitea, eta, bestetik, 18 urtetik gorakoa izatea. Horrez gain, aintzat hartuko da: denbora libreko begirale titulua izatea –5 puntu–, begirale izateko ikasten jardutea –3 puntu–, irakasle-ikasketak eginda izatea edo horretarako ikasten jardutea –3 puntu–, udalekutan begirale moduan esperientzia izatea –puntu 1–, eta Eskoriatzako Gabonetako parkean begirale aritutakoa izatea eta udaleku itxietan esperientzia izatea –puntu 1–.
Izena emateko azken eguna abenduaren 20a izango da, eta interesa duenak gazteria@eskoriatza.eus helbidera curriculuma bidali edo 943 71 46 88 telefonora deitu dezake.