Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Iaz, aurkeztu zuten azken lana, Aurri gara izenekoa. Ordutik, 40 kontzertutik gora eman dituzte, eta hilaren 9an, formatu berezian eskainiko dute emanaldia. Gitarra akustikoarekin, elektrikoarekin eta hiru ahotsekin osatutako kontzertua, hain zuzen ere.