Euskaldun berriak izan dituzte gogoan Eskoriatzako ospakizunetan

Mirari Altube Arrese 2016ko abe. 3a, 16:40

Jolasean hasi dituzte Euskeraren Nazioarteko Eguneko ekitaldiak eta Euskaldun Berria plaza inauguratuta borobildu. Ondoren herri bazkaria izan da eta 130 bat lagun elkartu dira han. Arratsaldean jarraituko dituzte ekitaldiak jai giroan.

Trikiti doinuekin kalejiran joan dira inauguratzeko asmoa zuten plazaraino, eta han, lau euskaldun berrik erakutsi dute izena: Euskaldun Berria plaza. Dantzariek ohorezko aurreskua egin diote gero eta Hankamotz taldeko bertsolariek euskarari kantatu. Ixotu gazte taldeko kideek, ostera, plazan egindako marrazkiaren nondik norakoen berri eman dute.

Herritar mordoak egin du bat ekitaldiarekin, besteak beste, Udal ordezkariek, euskaltegiko kideek eta ikastetxeetako neska-mutikoek eta gurasoek. Plazaren izena erakutsi dutenak oso pozik agertu dira: "Izugarrizko ohorea da gurekin akordatu izana, eskerrak eman beharrean gaude", adierazi du Mari Mar Arevalok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak