Partidu txarra jokatu eta galdu egin du Eskoriatzak

Mirari Altube Arrese 2016ko abenduaren 3a

Partidu parekatua izango zelakoan kantxaratu ziren senior mailako saskibaloi taldeko neskak, baina, egun txarra izan zuten eta parekatzetik urrun geratu ziren. Ayma Goierri taldeak aise irabazi zien (42-71).

Eskoriatzarrek bazekiten ez zela partidu samurra izango, sailkapenean berdinduta egon dira-eta bi taldeak. Hala ere, ez zuten uste halako porrotik jasoko zutenik. Hainbat jokalari min hartuta ditu taldeak eta horien ordez hiru jubenilek jardun zuten. Lan ona egin arren horiek, ez zen nahikoa izan eta oraingoan galtzea tokatu zitzaien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak