Aurreko jardunaldian, Antigua Luberriren aurka 27-40 irabazi zuten Eskoriatzako neskek, partidu zaila izan arren, garaipenarekin bueltatu ziren etxera. Lehenengo laurdena, 6-9ko emaitzarekin amaitu zuten, bigarren laurdena, berriz, 14-21eko emaitzarekin. Hirugarrenean, aldiz, arazo ugari izan zituzten Eskoriatzako neskek. Izan ere, hainbat akatsen ondorioz, eta epailearen laguntza gutxiekin, 23-24 amaitu zen hirugarren laurdena. Hala ere, partiduari buelta erdia eman zioten, eta 27-40 irabaztea lortu zuten.
Hirutik hiru
Senior mailako neskak denboraldi borobila egiten ari dira, izan ere, hiru partidu irabazi dituzte jarraian.Orain, bigarren postuan daude, eta bide honetatik jarraitu nahi dute eskoriatzarrek.
Errendimenduko kadeteak garaiezin
Errendimenduko neska kadeteak denboraldi zoragarria egiten ari dira aurten, izan ere, zazpi partidu irabazi dituzte jarraian. Hurrengo jardunaldia, Grupo Eme Oiarso taldearen aurka jokatuko dute, eta bide honetatik joanda, garaipena lortuko dute.