Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarte Eguna ospatu arren, Luis Ezeiza herri eskolakoek egubakoitzerako –abenduak 2– hainbat ekintza antolatu dituzte. 10:00etan, Herriko Plazan batuko dira Arizmendi ikastolakoekin apainketa lanak egiteko. Plaza apaintzeaz gain, hainbat abesti abestuko dituzte. 14:30ean, berriz, ikasle, guraso eta irakasleak baserritarrez jantzita eskolako patioan elkartuko dira azaroan ikasi dituzten dantzak dantzatzeko. Egunari amaiera emateko,berriz, Koldotxo Guraso Elkartekoek egindako gaztainak jateko aukera izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.