Txapa bat, emakumeei eskainitako hitz politen truke

Imanol Beloki Unamuno 2016ko aza. 25a, 09:00

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izanik, Eskoriatzako herritarrak emakumeei hitz politak esatera animatzeko ekintza egingo dute  gaztelekuan. Zapatuan, 16:30ean hasita, hitz polit bat idaztera animatzen denak gaztelekuan egindako txapa bat jasoko du trukean.

Gaztelekuko ekintza honez gain, Mujer, ¿cómo hemos llegado a esta situación? hitzaldia egin zen eguaztenean, kultura etxean. Arantza Miguelek eskainitako hitzaldian, emakumearen berdintasunik ezaren inguruan aritu zen.

Luis Ezeiza Herri Eskolan ere hainbat ekintza prestatu dituzte. Patioan elkartuko dira gaur, eta Tratu Onen Aldeko Eguna ospatuko dute. 14:30etan hasita, ikasleek egindako horma-irudia aurkeztuko dute. Ondoren, Besarkatu abestia kantatu eta dantzatuko dute eta amaitzeko, tratu onen inguruko azalpenak emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak