Jose Mari Legarreta viatorista gogora ekarriko dute domekan

Imanol Beloki Unamuno 2016ko aza. 23a, 17:00

Jose Mari Legarreta.

Azaroaren 13an hil zen, Basaurin, Jose Mari Legarreta, 79 urterekin. San Viatorren, Eskoriatzan, eliz nobiziotza hasi zuen 1954an, abuztuaren 15ean botoak eginda.  Herrian bizi izan zen urteetan ekintza musikal askotan parte hartu zuen, eta Eskoriatzako parrokiako koruko zuzendaria ere izan zen, 2002an Perura joan aurretik. Hala, domekan, Santa Zezilia dela-eta, Legarretaren omenezko meza izango da 12:30ean, Eskoriatzako  San Pedro parrokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak