Hasi eta berehala 0-2 atzetik jarrita, Basauriko taldea atzean ondo jarri eta baloia eman dio Eskoriatzari. Etxekoak, baina, ez dute aukera garbirik sortu bigarren zatia ondo sartu arte. Bost minutu eskas falta zirela, 1-2koa lortu du Jorge Morak penalti bikoitz bati esker.
Berdinketaren bila, atezaina jokalari bihurtu dute etxekoek baina erasoan egindako hanka sartze bat aprobetxatu du Scalibur taldeko atezainak hutsik zegoen beste atean gola egiteko. Azken segundoetan 2-3koa egin du Eskoriatzak baina ordurako berandu zen, ez zegoen berdinketarako astirik. Hurrengo jardunaldian Aretxabaletaren eta Eskoriatzaren arteko derbia izango da, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.