Bertso afari ederra eskaini dute Euzkitzek eta Lizasok Apotzagako merenderuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko aza. 20a, 12:58
Lizaso eta Euzkitze atzoko bertso afarian.

80 bat lagun elkartu ziren atzo, zapatua, Eskoriatzako Apotzaga auzoko merenderuan Sebastian Lizaso eta Xabier Euzkitze bertsotan ikusteko. "Oso saio ona izan da; goi mailako bertsolariak izan ditugu eta jendea oso gustura geratu da. Gogotsu gaude datorren urtekoa antolatzeko", adierazi du saioaren antolatzaile Angel San Migelek.

Aspaldiko ohitura da Apotzagan urtean behin bertso jaialdi bat antolatzearena. "Bertso-munduan ibilitakoak gara eta gustura antolatzen dugu saioa urtean behin. Banuen gogoa Euzkitze ekartzeko, oso gutxitan aritzen da-eta bertsotan. Aspaldiko lagunak gara eta lortu nuen konbentzitzea", dio San Migelek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak