Aiora Zulaika: "Ikuskizun dinamikoa, alaia eta dibertigarria izango da"

Imanol Beloki Unamuno 2016ko aza. 18a, 13:03

Aiora Zulaika.

20. Korrika datorren urteko martxoaren 30ean hasiko da Otxandion, eta Iruñean amaituko da apirilaren 9an. Horren harira, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Tipi-tapa, Korrika ikuskizuna prestatu dute aurten: zapatuan, 17:30ean, Eskoriatzan izango da.

Aiora Zulaika (Pirritx):

Korrikaren inguruan da ikuskizun berria; zer dela eta?

Korrikaren 20. edizioa dela eta, Korrikarekin eta AEKrekin zorra sentitzen dugu. Gainera, Korrikako azken kilometroan korrika egingo dugu, herrian tokian tokiko euskararen gaineko eragileekin batera, eta hori oso polita izango da. Kanpotik ikusten duen batentzat arraroa edo absurdoa izan daiteke Korrika. Lekuko batean mezu bat sartu, eta milaka kilometro egitea gau eta egun ideia eroa bada, baina gure jarduna, pailazogintzatik, bizitza ere eroa da. Hala ere,   ideia ero horiei esker gara garena, eta, euskarak aurrera egingo badu, bere kolorea ematen diolako berezitasunetik munduari da.

Protagonista berriak izango dituzue ikuskizunean?

Euskal Herria zeharkatzen du Korrikak, eta Zeledonen lurrarekiko eta hizkuntzarekiko maitasuna, Marijaiaren umorea, sorginen jakinduria, Patakon eta Ezkila kapitainaren elkartasuna… bilduko ditugu, euskarak bere baitan hori guztia biltzen baitu.

Aurreratu dezakezu zerbait?

Pupuk eta Lorek amari galdetzen diotenean, zer da euskara? Pirritxek hitz politekin erantzungo die: "Euskara dela gure arima taza, munduari gure doinua ematen diogula euskararekin, euskara dela gure xirula-mirula, euskara dela gure neurrira egindako soinekoa…". Euskara gauza asko dira, hitz politak nik esan arren, Miren Amurizak ere asko lagundu digu. Ikuskizun dinamiko, alai eta dibertigarria izango da.

Diskoa ere atera duzue, ezta?

Korrika Txikiaren kanta egin genuen bere garaian, eta, oraingoan, Korrikaren eta euskararen inguruko eta Imanol Urbietaren kanta bilduma prestatu dugu. Urbieta euskara eta euskal haurrarekin militantea izan da, eta elkarrekin lotura daukaten bi disko atera ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak