Lau karpa jarriko dira, eta bertan hamahiru motatako ardoak jarriko dituzte. Lehen postuan, San Lorenzo Chianti (Italia), Vicento Sur Malbecc (Argentina) eta Bouquet Alella (Girona) ardoak izango dira. Bigarren postuan, berriz, Besos de Requeña (Alacant), Heredad Torresano (Madril) eta Ramos Ducher (Duero) ardoak. Hirugarren postuan, Segrel (Albariño), Godello (Bierzo) eta New Age Semi Dulce (Argentina) ardoak. Laugarren postuan, berriz, Cantos Val Piedra (Guardia), Baigorri (Samaniego), Belezos ondua (Lapuebla de Labarca) eta Kerixeta (Mendraka beltza) izango dira.
Txartel bidez
Pintxoen eta ardoen salmentek txartel bidezko funtzionamendua izango dute. Txartel bakoitzak euro bat balioko du eta ardo kopak zein pintxo bakoitzak bi txartel balioko du, nahiz eta txartel bakarreko pintxoak ere jarriko dituzten –pintxoa zehazteko dago–.
Elkartearen batzar orokorra
Bestalde, zapatu goizean 11:30ean batzar orokorra egingo dute Hotela tabernako jantokian, eta Atxorrotx Kultur Elkartekoek dei egin gura izan diete bazkide guztiei bertaratu daitezen.