Azaroaren 30ean, abenduaren 1ean eta 2an hainbat ekintza egingo dituzte txikienek. Urtero moduan, Tortolis ludotekan jostailu erakusketa eta jolasen txapelketa egingo dute.
Abenduaren 1ean, berriz, Leintz Udal Euskaltegian, Aretxabaletako lokalean, Mintzodromoa egingo da, ele bitan, 09:30ean. Eskoriatza eta Aretxabaletako euskaltegietako ikasleak, Berbalagunak, Auzoko taldekoak eta nahi duten herritarrak daude gonbidatuta.
Abenduaren 2an, berriz, Eskoriatzako Herriko Plaza apainduko dute, 10:00etan hasita, eta 19:00etan kantu kalejira egingo dute Aretxabaletako Kantu Poteo taldearekin batera.
Euskaldun Berrien plaza
Euskararen Egunari dagokionez, Euskaldun Berrien plaza inauguratuko dute –Egokiena elkarte ondoko plazan–; Udalak iaz osoko bilkura batean onartu zuen euskaldun berriek euskara ikasteko egindako ahaleginaren aitortzan herriko txoko horri izen hori ematea. Ekitaldi instituzionala izango da, baina inaugurazio eguna baino lehen, gaur, Ixotu Euskara Taldekoek murala margotuko dute.
Denek parte hartzeko ginkana
Abenduaren 3ko lehen ekintza ginkana izango da, Herriko Plazan jarriko den karpan egingo dena. Ekintza berria da eta ume, nagusi, heldu… denentzako antolatu dute. Jolasa 11:30ean hasiko da, eta, herriko hainbat lekutan piezak bilatuz, parte hartzaile guztien artean puzzle bat osatuko da.
Bazkaria Herriko Plazan
Abenduaren 3ko egitaraua
• 11:30 Ginkana plazan.
• 13:15 Euskaldun Berrien plazaren inaugurazioa.
• 14:30 Herri bazkaria plazako karpan. Paella, kafea eta pastela. Baskalostean: Imanol eta Unai (Eskoriatza) dantzaldia.
• 17:00 Huhezikoen Karaokea Zaldibar antzokian.
• 18:00 Hi, Selfie Gaztelekuan.
• 18:30 Freshcool dantza ikuskizuna eta Tio Teronen semeak. Ondoren: Dantza jauziak.
• 22:30 Kontzertuak: Akerbeltz eta Jasan.