Partidua zaila zen, baina irabazten hasi zen etxeko taldea. Hala ere, atsedenaldira 2-3ko emaitzarekin heldu ziren. Presio handiarekin hasi zuten bigarren zatia, eta partidua berdinduta heldu zen azken txanpara. Hala ere, Eskoriatzaren akats baten ondorioz, ezin izan zituzten hiru puntuak lortu.
Sailkapenean, azken hirugarren postuan daude lau punturekin. Hurrengo jardunaldia zapatuan jokatuko dute, 19:00etan, Miranda de Ebron, eta dena emateko prest joango dira bertara.
Puntu bakarra lortuta hasi dira neskak
Areto futboleko emakumezkoek, berriz, etxean jokatu zuten lehen partidua Lauburu taldearen aurka. Ondo ibili arren, 1-1 bukatu eta puntu bakarra lortu zuten.