2016/11/10 19:00 - 20:00

Ikus-entzunezkoak

Dokumentala: 'Neskatoak'

Dokumentala: 'Neskatoak'
Zaldibar antzokia, Eskoriatza

1940 eta 1975 urteen artean emakume aunitzek euren etxea utzi eta Ipar Euskal Herrira zein Frantziako bertze hainbat tokitara joan behar izan zuten neskame edo neskato lanetan aritzera. Emakume horiek, nerabe eta neska gazteak, familia utzi zuten gibelean. Maiz, mendiz joan ziren, gordeka. Frankismoaren urterik gogorrenak ziren. Ipar Euskal Herriko hoteletan eta jatetxeetan aritu ziren lanean, baina baita etxe partikularretara ere, “interna” moduan. 12 edo 14 orduko lanaldiak egiten zituzten, pasaporterik gabe, lanerako baimenik gabe, eta frantsesik jakin gabe.

Gaur egungo migrazio-prozesuetan bezala, emakumeek paper hagitz aktiboa izan zuten orduko gizartean, bertan gelditzen ziren gurasoei eta etxekoei ekonomikoki berebiziko laguntza eman baitzieten. 15 emakumeren bizipenak jasotzen ditu Jon Abrilek zuzendutako “Neskatoak” dokumentalak.

Zuzendaria: Jon Abril Olaetxea (Bera, 1975). Kazetaria ikasketaz, kultur kudeaketan aditua, gaur egun, Elhuyarren dabil lanean, partaidetza teknikari moduan. Hainbat hedabidetan aritu izan da, baina hau du zuzendari moduan lehenbiziko ikus-entzunezkoa. Dokumental hau egiteko Donostia2016ko Energia Olatuak programaren laguntza jaso du.
Hizkuntza: Euskara
Sarrera: Doan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak