Oihaletan aritzeko hastapena izango da oinarrian ikastaroaren funtsa. "Lehenengo, beroketak egingo dira yoga pixka bat eginez, eta gero, oihaletara pasako gara figurak egitera", adierazi du Agurtzane Telleriak, oihal akrobazia ikastaroan irakasle izango denak.
Helburua talde finko bat osatzea dela adierazi du Telleriak: "Taldea osatzen bada, eta indarra hartzen badugu, herrian erakustaldi bat egitea da asmoa, beraiek nahi badute". Izena eman nahi duenak edo informazio gehiago behar duenak 609 556 210 telefono zenbakira deitu dezake, edo agur00.at@gmail.com helbidera idatzi.