Urriaren 31n izango da ospakizun nagusia, baina aurretik, gaztelekuan eta Tortolis ludotekan ekintzak antolatuko dituzte. Ludotekan, esaterako, gaur, 18:00etatik aurrera jolas beldurgarriak egingo dituzte, eta nahi duena bertaratu daiteke. Urriaren 29an eta 30ean, berriz, gaztelekuan beldurrezko ipuinak eta beldurrezko maskarak egingo dituzte.
Arimen Gaua, aldiz, urriaren 31n izango da. 18:00etan, nahi duten haur guztiak ludotekan elkartu eta mozorrotu egingo dira –norberak eraman beharko du mozorroa–.
Maider Galarzaren beldurrezko ipuin kontaketa
18:30ean, Herriko plazan kalabaza hustuketa hasiko da –mozorrodunei emango zaie lehentasuna– eta 19:00etan, beldurrezko ipuin kontaketa egongo da plazan Maider Galarzaren eskutik; eta euria egiten badu, kultura etxean egingo da.