Errigorako saskien kanpaina gaurtik aurrera Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2016ko urriaren 27a

Errigora saskiak.

Nafarroa hegoaldea ardatz izanda, bertako produktuak Euskal Herrira zabaltzeko eta euskalgintzari bultzada emateko sortu zen Errigora egitasmoa.

Eskoriatzan gaur hasiko du Nafar hegoaldeko uzta euskara puzka leloa duen kanpaina Atxorrotx Kultura Elkarteak. Hala, 19:30etatik aurrera plazan egongo dira saskiak erakusten eta herritarren izenak jasotzen. 50 euroko prezioan izena eman, eta kanpaina amaitzean saskiak entregatuko dira.

Kanpainak urriaren 28tik azaroaren 8ra iraungo du, eta saski beltza edo zuria jasotzeko aukera izango da. Ordaindutakoaren %25, berriz,  Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da. Saskiak eskatzeko beste modu bat info@atxorrotx.eus helbidea izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak