2016/10/29 - 2016/10/30

Perretxikoak bilatu, ezagutu eta sailkatzen

Perretxikoak bilatu, ezagutu eta sailkatzen
Herriko Plazan, Eskoriatza

Zapatu honetan, azken urteotan egin ohi den moduan,  Luis Ezeiza Herri Eskolako Koldotxo Guraso Elkarteak antolatuta, mendi irteera egingo da perretxikoak bilatu eta ezagutzeko. 10:00etan irtengo dira Herriko Plazatik, eta arratsaldean, 16:30etan, perretxikoen sailkapena egingo dute Kultura etxean Errotarri Elkarte Mikologikoaren laguntzarekin. Domekan, berriz, perretxiko mota ezberdinak sailkatuta dituztela, 12:00etatik 14:00etara bitartean perretxiko erakusketa egingo da Herriko Plazan. Bertan, umeentzako margo txapelketa ere egongo da, bide batez, eta gaia, nola ez, perretxikoak izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.