Azaroaren 3an, eguena, Auzokoak dokumentala eskainiko da Zaldibar antzokian, arratsaldeko 19:00etan, bertan Auzoko proiektuan parte-hartzen duten bost lagunen bizipenak ezagutzeko aukera izango da. Auzokok gainera, euskaraz bizi diren horiek ere parte-hartzera deitzen ditu, euskarara gerturatzen ari diren horien bidelagun izanik, bizikidetzaren eta aniztasunaren aberastasunaz gozatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.