Pop doinu goxoak ekarri ditu Izarok Eskoriatzara

Mirari Altube Arrese 2016ko urriaren 22a

Izaro kantaria Inkernun.

Izaro Andres Zelaietak, Mallabiako musikari gazteak, folk estatubatuarrez bustitako pop doinuekin bete zuen Inkernu taberna atzo, egubakoitza. Om izeneko lehen disko luzeko kantekin gozatu zuten bertaratutakoek.

Pop-folk melodikoa, ahots garbiarekin eta kantatzeko era dardartiarekin bateratu zituen beste behin, Izarok, Lauroba taldeko hainbat kidek lagun eginda. Paradise kantu arrakastatsua, Ben Sharrock-ek zuzendutako Pikadero (Espainia, 2015) filmean erabili dutena eta Honey ezaguna eskaini zituen, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak