Hildakoen eguna ospatzeko, Aztarnak koadro erakusketa jarriko da Inkernu tabernan. Akrilikoan egindako lanak Agurtzane Telleriak egin ditu eta azaroaren 4ean, 19:00etatik aurrera izango da ikusgai. Horrez gain, artistak margotutako Catrina baten irudia Charo Gallegok dramatizatuko du Performance baten bidez. Ondoren, luntxa ere egongo da bertaratzen direnentzat.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.