Om izeneko bere lehen diskoko hamahiru kantuz osatutako bilduma ekarriko du Eskoriatzara. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez abestutako errepertorioan, hainbat kantu eder daude. Paradise da horietako bat. Kantu hori Ben Sharrock eskoziarraren Pikadero filmaren soinu bandan erabili zen, Donostiako Zinemaldian aurkeztu zena. Bestalde, Youtuben ia 41.000 ikustaldi izan ditu abestiak, eta, kantu horretaz gain, Honey kantuak ere bere arrakasta izan du, Gaztea irratiko zerrendetan izan da eta.