Gipuzkoako Foru Aldundia erakundeen, tokiko erakundeen eta baserritarren arteko elkarlana bultzatzen ari da, bai mendiko larreen kudeaketa hobetzeko eta baita naturguneen zaintzan tokiko abeltzain eta baserritar elkarteen parte-hartzea areagotzeko ere. Asteon egindako bilera, bide horretan, lehen pausoa izan da, Eskoriatzari dagokionez.