Ezpainaren zergatia: aurtengo leloa da: muxu bat garun paralisiaren alde. Jolasak ere muxuen ingurukoak egin zituzten eta gehienek ezpainak margotuta eraman zituzten gainera.
Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolan Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten atzo. Horretarako, hainbat ekintza egin zituzten: goizean, Bergarako Aspacekoen bisita izan zuten, eta arratsaldean, denen artean ezpain bat irudikatzen zuen mosaiko bat egin zuten, argazki erraldoia atearaz. Ondoren jolasak ere egin zituzten.
Ezpainaren zergatia: aurtengo leloa da: muxu bat garun paralisiaren alde. Jolasak ere muxuen ingurukoak egin zituzten eta gehienek ezpainak margotuta eraman zituzten gainera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.