Masaje ikastaroa egingo da urrian Luis Ezeiza herri eskolan

Imanol Beloki Unamuno 2016ko urriaren 4a

Haurrari masajea ematen.

Urriaren 17an, 19an, 24an eta 26an 0-6 hilabeteko haurrak dituzten familiei zuzendutako masaje ikastaroa antolatu dute Luis Ezeiza Herri Eskolan. Ikastaroa 17:30etik aurrera izango da eskolako haur hezkuntzako eraikinean.

Gaur egun, jakina da haurraren garapen neuronalerako estimulurik onena kontaktua dela. Honegatik, herri eskolatik herritarrak animatu nahi dituzte masaje ikastaroan parte hartzera, gurasoek seme-alabaren seinaleak hobeto sumatzeko eta lotura afektiboa sustatzeko. Interesdunek Luis Ezeiza Herri Eskolako telefonora deitu dezakete: 943 71 49 38.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak