Aldaype elkartean egingo dira zozketak astegunetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Prezioari dagokionez, bazkide federatuek bi euro ordaindu beharko dute zozketan, federatuek lau euro, ez federatuek, zortzi euro, bertakoek hamar euro eta kanpotik datozenek hamabi euro. Bestalde, Aldaypetik adierazi nahi izan dute ehiza postuak garbi mantentzeko eta zaintzeko.