Aurreikuspenak gainditu ditu aurten Eskoriatzako Garagardo Azokak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urriaren 2a

"Zapatu gauean garagardo eta janari gehiago eskatu behar izan genuen, jendeak ondo erantzun du. Aurten laugarren edizioa izan da eta esan daiteke ekimena errotu dela herrian". Hitz horiek izan ditu Eskoriatzako zaharren egoitzako zuzendari Dorleta Sologaiztoak; jasotako dirua egoitza hobetzeko obren bigarren fasera bideratuko dute.

Eguenean ireki zenetik jende asko ibili da egunero Garagardo Azokan. Atzo, zapatua, Azkaiter Pelox Trio taldearen zuzeneko emanaldiak giro ederto berotu zuen karpan. Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute zozketatuko lau saskien irabazleak agertu direla dagoeneko.

Erlazionatuak

Eskoriatzako Garagardo Azokako argazkiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016 urr 02 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak