Nola jaso zenuen Ordizia taldearen fitxaketa?
Oso pozik. Iaz probak egin nituen Ordizia taldearekin, baina lesionatu egin nintzen. Abuztuaren amaieran, eurekin jokatzeko eskaera jaso nuen eta ordutik entrenatzen izan naiz talde berriarekin.
Maila ezberdina, gogorragoa?
Eskoriatzako emakumezkoen areto futbol taldea duela bi urte sortu zen, eta oso gustura egon naizen arren, kirolari moduan hazteko aukera bikaina dela uste dut. Seniorretan talde gutxik jokatzen genuen, eta maila ez zen oso handia; orain, aldiz, ezberdina izango da.
Atezaina izatea ez da erraza izango.
Bigarren atezain moduan hasiko naiz lehenbizi. Entrenatzaileak esan zidan entrenamendu eta partiduen arabera izango ditudala minutuak. Hori espero dut. Orain dagoen atezainak urte asko daramatza, eta bere ordez jokatzea zaila izango da.
Dagoeneko lehen jardunaldia jokatu duzue, ezta?
Bai, Zaragozan jokatu genuen lehenengo partidua eta 1-1 egin genuen. Ni aulkian izan nintzen, eta ez nuen jokatzeko aukerarik izan. Hala ere, gutxika-gutxika eta pazientziaz hartu beharko dut…
Faltan igarriko duzu Eskoriatza taldea?
Gertutik jarraituko ditut, eta onena opa diet. Hazten eta lanean jarraitu dezaten eskatuko nieke. Bereziki, Elaitz Iregiri; izan ere, bizi eta konpartitu ditugun momentuak asko eta onak izan dira. Urrun heltzeko aukerak ditu hala jarraitzen badu…