2016/10/15 09:00 - 18:00

Formazio Zikloa: Haur eta nerabeen ingurukoa

Eskoriatza

3-18 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei, hezitzaileei eta irakasleei zuzendutako formazio zikloa antolatu du Eskoriatzako Hezkuntza Foroak. Guztira taller bat eta 2 hitzaldiz osatu da eskaintza.

Tailerra:

Gaia: Errespetuzko komunikazioa, bizitzarako komunikazioa
Eguna: urriaren 15a, larunbata
Ordua: 9:00-13:00- 14:30-18:00
Hizlaria: Nerea Mendizabal
Haurrekin, lagunekin, bikotekidearekin... erlazioak zaintzeko nola hitz egin eta nola entzun lantzea da tailer honen helburua. Norberarekin eta ingurukoekin ditugun harremanetan gertu sentitzeko eta disfrutatzeko Marshall Rosenberg-en eredua aurkeztu eta praktikatzeko aukera izango da. Nerea Mendizabal gizarte hezitzaile, psikopedagogoa eta haur masaje munduan da aditua.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak