Goitibeheren maitaleak hitzordua zeukaten gaur Eskoriatzako 4. Goitibehera lasterketan. Aurtengoan gainera Copa Norte txapelketarako puntuagarria izan da Eskoriatzako proba. Kantabriar eta euskal federazioak betar antolatu duten txapelketa da. Lau lasterketek osatzen dute, bi Kantabrian eta bi Euskal Herrian, eta Eskoriatzakoa izan da txapelketa azken lehia.
Guztira 87 parte hartzaile izan dira, Kantabria, Euskal Herria eta baita Madriletik etorritakoak ere. Denetan azkarrena El Carite Sport taldeko Ivan Sanchez kantabriarra izan da, 01:25.579 ko denborarekin. Bigarren postuan, segundo eta erdiko aldearekin, Trokan Behera taldeko Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikia bikotea geratu dira, eta podiumeko hirugarren postua, aldiz, Markez Anaiak taldeko Gorka Markezentzat izan da bigarrenetik segundo batera.
Eskoriatzar azkarrenentzat ere sarituzte dituzte. Etxekoen sailkapenean Gorka Urrutia eta Gorka Jurado bikotea izan dira azkarrenak, 01:33.770ko denborarekin. Sailkapen orokorrean 11. postuan geratu dira, eta maila aparta eman dute. Bigarren postua Lander Mediavilla eta Ekaitz Oñatek eskuratu dutre eta hirugarren geratu dira Ruben eta Ekaitz Testa aita-semeak.
Gaur egun era honetako lasterketa bat antolatzeak lan handia eskatzen du, segurtasun neurri, baimen eta baliabide aldetik. Hala ere, Jose Angel Urrutia antolatzailea oso pozik azaldu da, partaide kopuruagatik, egon den maila altuagatik, eguraldiagatik eta batez ere, ikusleen erantzunagatik. "Lan handia da guretzat, baina bosgarren edizioa antolatzeko gogo biziz nago"