Ekintza honen helburu nagusia ondo pasatzea da, eta, aldi berean, euskaraz egin ahal izatea, bakoitzak dakien neurrian. Izen-ematea plazan bertan egin daiteke lehenago hurbilduta, eta amaitzean, 20:00 aldera, luntxa izango da. Bertan, adin tarte eta euskara maila ezberdineko herritarrak elkartu nahi dira, eta mahai ezberdinetan jarrita gai ezberdinez hitz egingo da. Egunerokotasunean euskaraz mintzatzeko aukerarik ez dutenei edo, ohituraz, gaztelerazko harremanak egin dituztenei euskarazko harreman berriak sortzeko aukera emateko sortu zen egitasmo hau, eta aurtengoa bigarren edizioa izango da.