Eskoriatza Kirol Elkarteko taldeek aurkezpena egingo dute domekan, Herriko Plazan

Imanol Beloki Unamuno 2016ko ira. 22a, 15:28

Eskoriatza Kirol Elkarteko saskibaloi eta areto futboleko maila guztietako taldeek aurtengo arropa berria aurkeztuko dute Herriko Plazan. Domekan 12:00etan batuko dira, eta, talde argazkiak egin ondoren, kirol elkarteko talde guztiek batera argazki erraldoia aterako dute, urtero lez.

Bestalde, martitzenean Eskoriatza B areto futbol taldeak eta UDAk denboraldia hasi aurreko lagunartekoa jokatu zuten Ibarra kiroldegian; 4-1 galdu zuten eskoriatzarrek, baina denboraldia hasteko indarrak hartzeko balio izan zien partiduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak