Zorua konpontzeko bi errepide itxiko dituzte Eskoriatzan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko irailaren 21a

Errepideak itxi egingo dituzte irailaren 22an eta 23an, 08:00etatik 12:30era eta 14:30etik 18:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, errepideak irekita egongo dira zirkulaziorako.

Eskoriatzako Eraña baserrira doan GI-4342 errepidea (0 – 0,950 kilometro puntuak) eta, herri berean, Bolivar auzora doan GI-3344 errepidea (0,500 – 2,200) itxi egingo dituzte bihar eta etzi konponketa lanak egiteko.

Errepidean zuloak estali eta berriro asfaltatzeko lanak egingo dira eta, galtzadaren zabalera kontuan hartuta, ezingo lirateke lantaldeak eta ibilgailuak gurutzatu. Hori dela eta, errepideak ixtea erabaki da lanak irauten duten bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak