Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

Eskoriatzako Pates Zubia enpresan izan dira Arantza Tapia eta Joseba Egibar

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 16a, 11:12

Arantza tapia eta Joseba Egibar Pates Zubia enpresan izan dira Eskoriatzako eta Aretxabaletako alkateekin batera.

Enpresara bisita egin dute eta "familien enpresei babesa erakutsi" diete jeltzaleek "Euskadiren industria jarduerari egin dioten ekarpena dela eta".

“Familien enpresek egonkortasun eta konpromiso handiagoa erakutsi dute lurraldearekin”, adierazi du Arantza Tapiak. "Enpresa guztietan, produktuen eta zerbitzuen kalitatearekin bezala, enpresen kudeaketa bereziki zaindu beharreko alderdia da, horretara denbora eta baliabideak bideratuz", adierazi du Tapiak.

EAJ-PNVren ustez "familien enpresei arreta berezia zor zaie eta gizartean betetzen duen lana aitortzea beharrezkoa da inguruko enpleguaren egonkortasunerako eta konpromisorako berme direlako. Hori dela eta, EAJ-PNVren egitasmoak ekonomia sozialeko enpresa ereduak edota langileen parte hartzea sustatzeko ekimenak aurreikusten ditu".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak