Irailaren 24ean, zapatuan, Apotzagako goitibehera jaitsiera izango da, 15:00etan hasita. Eskoriatzako Goitibehera Zaleak taldeak antolatutako lasterketak lau urte beteko ditu aurten, eta Apotzaga auzotik Intxaurtxueta auzorainoko 1,4 kilometroko bidea egingo da.
Lasterketan parte hartu nahi duenak Euskal Herriko inertzia kirolen federakuntzako web orrialdean dagoen esku-orria bete beharko du. Kopa Norteko txapelketarako eta Euskal Ligarako puntuagarria izango da. Hala, Kantabria aldekoak esperoko dituzte Eskoriatzan… besteak beste. Ibilgailuen berifikazioak 14:00etan egingo dira, Intxaurtxueta auzoan, kiroldegi aurrean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.